1571150385 1571150386 1571150386904 1571150453

Atxur

Andre kale kalea 22 , 20120 Hernani
Atxur logotipoa

INFORMAZIOA

Andre kaleko 22an dagoen Atxur tabernan lagunartean trago batzuk hartzeko aukera paregabea eskaintzen du. Giro alaia du Hernaniko Kaxkoko taberna honek.

Dardo ekipo bat ere badauka Atxur tabernak. Lehiaketetan parte hartzen dute, izan nazionalak edo nazioartekoak. Tarragonan, Galizian… ibiliak dira dardo txapelketatan. 2013ko europako txapeldunordea Atxur tabernako taldekoa da.

Kirola gustuko dute Txapi eta Iñigo jabeek eta dardo taldeaz gain, Hernaniko neska futbolarien patrozinatzailea ere bada Atxur taberna.

Ostegunetan pintxo potea egiten dute 19:00etatik aurrera.

Aste egunez 12:00etatik 00:00ak arte dago irekita, eta, asteburutan 12:00etatik 04:00ak arte.

HISTORIA

  1. urteko ekainaren 12an ireki zituen aurrenekoz ateak Atxur tabernak. Hasiera batean bokatak, razioak … eskaintzen bazituzten ere, 2 urte geroago sukaldea itxi eta pub moduan funtzionatzen duen lokala da.

Gaur egun, Txapi eta Iñigok daramate taberna beste 2 langileren laguntzarekin.

Kokapenaren mapa