210210Aralar

Aralar Taberna

Zapa Kalea, 8 , 20120 Hernani
Aralar Taberna logotipoa

INFORMAZIOA

Zapa kaleko 8garren zenbakian dagoen Aralar tabernak giro ezin hobea dauka asteko egun guztietan.

Pintxoetan, ogitartekoetan, plater konbinatuetan … aukera zabala eskaintzen dute. Aipatzekoak bertako etxeko kroketak, baserriko esnearekin egindakoak, mundialak!

Tabernan bertan edo kanpoaldean duten terraza ederrean bertako produktuak dastatzeko aukera eskaintzen dute, dena den, nahi izanez gero, etxera eramateko ere prestatzen dute gustukoen duzun hori.

Dena den, otorduez gain, parrandarako ere taberna aproposa da Aralar. Herriko kaxkoan dago eta gauean giro paregabea izaten da, mota guztietako musika jartzen baitute bertan.

Hernaniko Mus Txa­pelketa jendetsuena dena antolatzen du urtero Aralar tabernak; Aralar Tabernako Mus Txapelketa. Hernanin erreferente bihurtu den txapelketa hau irabaztea ez da huskeria; izan ere, 50 bikote ingururen artetik onena izatea bada zerbait eta horrez gain, sariek ez dute parekorik: 2.000 euro txapeldunen­tzat, besteak beste.

HISTORIA

1983an irekitako taberna da hernaniko Aralar taberna. Joxe Marik eta Pakik jarri bazuten martxan, segituan euren seme alabek hartu zuten lekukoa. Arantxa, Miren eta Mikel dira tabernaren ardura daramatenak gaur egun.

Kokapenaren mapa