1571151472 1571151471 1571151470 1571151469 1571151468 1571151467

Antziola okindegia

Antziola okindegia logotipoa

INFORMAZIOA

Bertan egindakoak dira Antziola okindegiko produktu guztiak. Ogiak, pastelak, opilak, tartak... Den-denak dira beraien obradorean egindakoak, lehengai onenekin. Produktu guztiak dira freskoak.

Betiko ogi artesanoa da Antziola okindegikoa, dena lantzen baitute modu artesanoan. Opil bakoitza, ogi bakoitza edo pastel bakoitza, mimoz egiten dute, banan banan lantzen dituzte produktu guztiak.

Eta nabarmentzekoa, zerealezko ogi euskalduna, arrakasta haundia daukana. Gosarietarako ere, barietate zabalena daukate bertan. Guztietarako, gertukoa da dendarien arreta, auzoko komertzio batek eskaintzen dituen berezitasun guztiak dituena.

Astelehenetik ostiralera, goizeko 06:45etan ireki eta 14:00etara egoten dira, eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara. Larunbat eta igandetan, berriz, 07:00etatik 14:00etara.

 

HISTORIA

2016ko apirilean egingo ditu 25 urte, Antziola okindegiak. Tomas maseroak jarri zuen martxan, ikusita ogi artesanoago baten beharra zegoela, obradore txikietan lantzen den ogi goxo hori. Gaur egun, zortzi langile dira obradorean, eta beste bi lagunek hartzen dituzte bezeroak dendan.

Hasiera hartan, lokal bakarra zeukan okindegiak. Eta pixkanaka, bezeroen konfiantza eta fideltasuna lortuta, haunditzen joan da, bi lokal izateraino.

Urte luzetan pilatutako esperientziak, eguneroko lanean dauka islada, produktu berriak sortzeko, hobetzen joateko eta onena eskaintzeko bezeroei.

Kokapenaren mapa