1657266556505 Alaia Hortz Klinika | argazki galeria 1 1657266306974 Alaia Hortz Klinika | argazki galeria 1 1657266245377 Alaia Hortz Klinika | argazki galeria 1 1657266204238 Alaia Hortz Klinika | argazki galeria 1 1657266063754 Alaia Hortz Klinika | argazki galeria 2 1657266063736 Alaia Hortz Klinika | argazki galeria 1

Alaia Hortz Klinika

Alaia Hortz Klinika logotipoa

INFORMAZIOA
Taldea hiru odontologok eta zazpi higienista eta laguntzailek osatzen dugu.
      JAVIER MONTOSA AGUSTÍN nº colegiado 672
      BEÑAT RUIZ PÉREZ DE ARRILUCEA nº colegiado 1050
      IBON TELLERÍA QUINTANA nº colegiado 1046

Guztiok elkarrekin odontologiaren espezialitate guztiak hartzen ditugu, eta kalitateko tratamendu integralak burutzen ditugu.

Horiez gain, prestaketa tekniko zabala dugu, eta biziki arduratzen gaitu etengabeko prestakuntzak, azken tekniketan eta erabilgarri dauden materialetan egunean egoteko, gure lanen kalitatea hobetze aldera.

Zure hortzen osasunak hobera egin behar duela, edo zure irribarrea ez dela perfektua, eta aldaketaren bat behar duzula pentsatzen baduzu, hortzen bat falta baduzu, edo hondatutako hortzen bat aldatu nahi baduzu, ez egin zalantzarik, eta jarri gurekin harremanetan.

Guk behar duzun tratamendua egingo dizugu. Aldez aurretik, zure kasua zehatz-mehatz aztertuko dugu, eta zure hortzen osasuna eta estetika hobetzeko aukera eta alternatiba guztiak azalduko dizkizugu.

HISTORIA
Zentroak 2006an ireki zituen ateak, eta orduz geroztik, gure denbora eta ahalegin guztia gure pazienteen aho-osasuna zaintzen eman dugu.

Instalazio zabalak eta modernoak ditugu, dentistara egingo duzun bisita atseginagoa eta erosoagoa izan dadin.
Horrez gain, azken teknologiak eta sektoreko punta-puntako teknikak erabiltzen ditugu, gure tratamenduek kalitaterik gorena izan dezaten.

Kokapenaren mapa