1571151586 1571151587 1571151588 1571151589 1571151590 1571151591

Adarraga

Urbieta kalea, 7 , 20120 Hernani
Adarraga logotipoa

OHARRA

Bulego berria zabaldu dugu apirilaren 2an, gozotegiak Florida auzoan duen obradorean, eskariak bertan jaso ahal izateko. Berrikuntza honen helburua da bezeroen irisgarritasuna sustatzea, gozotegiak herritarrengandik eta bezeroengatik hurbil egoten jarraitu nahi baitugu.

Gauzak horrela, bezeroak enkargua egiten duen momentuan zehaztuko du non jaso nahi duen eskaria; Floridako bulego berrian (Florida auzoa 50 helbidean, iparraldeko paper-fabrika zaharra zegoen tokian) ala betiko dendan (Urbieta kalea 7). Izan ere, betiko denda betiko tokian mantenduko da, ahal den bitartean behintzat. 

 

INFORMAZIOA

Aurkezpenik behar ez duen gozotegia da Adarraga Gozotegia. Herrian aski ezaguna da, batez ere, etxean bertan egindako milhojas tartarengatik edo Adarraga tartarengatik.

Dena den, tarta horietaz gain, katu mingainak, almendrazko pastak, pastelak eta maxapanak ere saltzen dituzte gozotegian. Denak etxean bertan egindakoak eta kalitate haundikoak. Eguberri garaian turroiak ere egiten dituzte.

Albarikoke mermelada ere eskaintzen dute, hori ere etxekoa. Milhojas tarta egiteko erabiltzen duten berdina eskuratzeko aukera dago Urbieta 7 kaleko gozotegian.

 

HISTORIA

Dagoeneko bosgarren belaunaldia da Adarraga Gozotegia martxan daramana.

Hasiera batean gozotegiko produktuak bakarrik ez, sagardoa, kandelak… ere izaten zituzten dendan.  Gaur egun, ordea, gozogintzan baino ez dute lan egiten.

 

ORDUTEGIA

Astelehena, asteazkena, osteguna eta ostirala: 09:30–13:15, 16:30–19:30

Larunbata: 09:30–13:30, 17:00–19:30

Igandea: 09:00–13:30

Asteartea: itxita

Kokapenaren mapa