1571150882 1571150882921 1571150886 1571150887 1571150888 1571150889

Karabeleko ekonekazaritza

Karabeleko ekonekazaritza logotipoa

Karabeleko etxalde esperimental aurrendaria da ekonekazaritzaren arloan. Agifes, Blasenea eta Kimu Bat entitateek 2014. urtean elkarlanean sortutako elkartea da, irabazi-asmorik gabekoa. Karabelekoren helburua nekazaritza ekologikoa sustatzea da, eta barazkigintza ekologikoaren ekoizpen eta kontsumo kultura zabaltzea.

Ingurumena errespetatzea; pertsonen baldintzak eta berdintasuna bermatzea; tokiko merkataritza-harremanak, kontsumoa eta ekonomia sustatzea... Horrelako balioak bultzatzen ditu Karabelekok. Agrokologiaren eredua, hain zuzen.

 

ZERBITZUAK

  • Esperimentazio zentro irekia gara, bai publikoarentzat eta bai barazkigintza ekologikoaren sektoreko profesionalentzat. Bertan, espezie ugari aztertzen ditugu ekonekazaritzaren garapena sustatzeko eta kantauriar eremuko ekoizleei aholkularitza eskaintzeko.

 

  • Buruko osasun arazoa duten pertsonei eta baztertze arriskuan dauden beste kolektibo batzuei zuzendutako errehabilitazio psikosozialerako zentroa ere bagara. Pertsona horiei gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko, gure etxaldean hainbat ardura bereganatzen dituzte. Helburu dugu, gainera, buru gaixotasunaren inguruko gizarte-sentsibilizazioa bultzatzea.

 

  • Bisita gidatuak: gure proiektuaren balioak gizartean hedatu eta erein nahi ditugu eta, horretarako, publiko zabalari irekitako bisita gidatuak eskaintzen ditugu.

 

  • Boluntarioak: Baratzean boluntario edo laguntzaile moduan kolaboratu nahi dutenek, nekazaritza ekologikoaren inguruko ezagutza praktikoak lantzeko eta barazki berriak dastatzeko aukera izango dute.

 

PRODUKTUAK

  • Ekodenda: Sukaldaritza-landareak, landare apaingarri eta aromatikoak, tokikoak nahiz exotikoak; barazkiak, haziak, fruta-arbolak, ongarriak, intsumoak eta erremintak ditugu salgai, bai partikularrentzat eta bai kolektiboentzat. Gainera, gertuko baserritar eta ekoizleen produktu ekologikoak ere salgai ditugu. Izan ere, 'Kilometro 0' filosofia muturreraino eraman nahi dugu, geure lurraldearen, ekonomiaren eta gizartearen garapen jasangarria suspertze aldera.

 

  • Kontsumo taldean sasoian sasoiko barazki ekologikoak eskaintzen ditugu astero, tokikoak nahiz kanpotik ekarritako barietate berriak. Bi otar mota eskaintzen ditugu: oinarrizkoa, bi pertsonarentzat egokia, eta familiarra, lauzpabost kiderentzat pentsatua.

 

KARABELEKO LAGUNAK

'Karabeleko lagunak' taldea sortu dugu, gure proiektuaren helburuak partekatu nahi dituzten pertsonen eta erakundeen aliantza lortu eta geure xedeak aurrera eraman ahal izateko: tokiko baratzezaintza ekologikoa sustatzea, geure baratzeetako biodibertsitatetearen alde lan egitea, eta kolektibo zaurgarrien errehabilitazio psikosoziala eta laneratzea bultzatzea.


ORDUTEGIA

Martxoa-iraila: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 19:30etara // larunbatean, 10:00etatik 13:00etara.

Urria-otsaila: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:30era eta 15:30etik 17:00etara // larunbatean, 10:00etatik 13:00etara.

Barazki ekologikoen otarra, astero
Barazki ekologikoen otarra, astero

Karabeleko ekonekazaritza

Kokapenaren mapa