Ibaimendi

https://https://kronika.eus//gida/ibaimendi
Ibaimendi Nafar kalea, 23
Hernani
Tel.: 943 33 37 24
http://ibaimendi.com/index.php?id=eu
Ibaimendi

INFORMAZIOA:

 

Mendia, kirola eta moda uztartzen ditu Ibai Mendik. Mota guztietako oinetakoak eta arropa aurkituko dituzu bertan: botak, korrika egiteko zapatilak (mendian zein asfaltoan), modako oinetakoak, mendiko arropa, modakoa... Eta konplementuak ere badauzkate Ibai Mendin, motxila zein poltsoetatik hasi, eta betaurrekoetaraino. Beraz, emakume, gizon zein haurrentzako, arropa eta oinetako aukera zabala daukazu bertan. Bereziki estimatuak dira plumiferoak, korrika egiteko zapatilak eta trekkingekoak.

 

Gainera, Ibai Mendin garrantzia haundia ematen diote, jendeari arreta ona emateari. Lasai uzten dituzte bezeroak, produktuak begiratu bitartean. Baina galdetzen dutenean, atentzio pertsonalizatua ematen diete, behar adinakoa. Baita ordubete bada ere!

 

Astelehenetik ostiralera, 09:30etatik 13:00etara eta 16:30etatik 20:00etara aurkituko duzu denda zabalik, eta larunbatetan, 09:30etatik 13:00etara. Orain, Gabonen harira, larunbat arratsaldetan ere zabalik dago, erregetara bitarte, 17:00etatik 19:30etara.

 

 

HISTORIA:

 

17 urte dira Ibai Mendi zabaldu zutela, Anek eta Koldok. Hasiera hartan, kirol eta arrantza denda zen, baina jendearen beharretara egikotzen joan dira, eta mendian eta kirolean zentratu dira. Horrela, denda haunditu zuten orain 7 urte, eta bigarren solairua gehitu zioten, emakumeentzako modako arroparekin. Orduan batu zitzaien Imanol, eta hirurek daramakite denda ordutik.

 

Hasi zirenean, askorik ez zekitela onartzen dute, baina orain oso ondo ezagutzen dute merkatua. Badakite zer saltzen den, zein marka, zer tendentzia dauden... Eta bezeroak orientatzen dituzte, dauzkaten beharren arabera, zer eta zertarako behar duten kontutan hartuz.

1571150849 1571150848 1571150846 1571150845 1571150844 1571150843