1571150805 1571150806 1571150807 1571150808 1571150809 1571150810

Feli 1945

Feli 1945 logotipoa

INFORMAZIOA

Dekoratzaile profesionalak dira Estitxu eta Gema ahizpak. Kalitatezko produktuekin baino ez dute lana egiten Feli 1945 dekorazio dendan. Karobieta 1eko dendan nahi adina marka topatuko dituzu etxea zure gustura janzteko.

Urteko sasoi honetarako goxo-goxoak diren koralinazko maindireak, mantak, koltxak, kuxinak aurkituko dituzu.

Horretaz gain, gortinetan espezialistak dira Feli 1945n; neurrira egindakoak, bilgarriak, baita gortina bertikalak edo argazki digitalak dituzten paneletan ere.

HISTORIA

Gema eta Estitxu ahizpak dira dendaren martxa daramatenak, nahiz eta 1945. urtean beraien amonak ireki zituen ateak. Hasiera batean emakume, gizon zein umeentzako arropa saltzen zen bertan, baita ezkongaientzako soinekoak ere! Mota guztietako oihalak zituen salgai. Oraindik ere badira Gema eta Estitxurengana gerturatzen direnak beraien amonak saldutako gonaren bat-edo etxean dituztela esanez! 

Txarok hartu zuen lekukoa ondoren, Estitxu eta Gemaren amak. Honek ere modarekin eta etxerako ohialekin jarraitu zuen. Bainujantziak, lentzeria … aukera zabala zuen Txarok Karobieta 1eko zenbakian salgai. Behin jubilatuta alabei eman die erreleboa.

Bi alabak dekoratzaile profesionalak dira eta etxerako oihalak, kortinak… lantzen dituzte. Etxea apain-apain izateko behar duzun aholkularitza profesionala eskainiko dizute Feli 1945 dendara hurbilduta.

Kokapenaren mapa