1571151474 1571151475 1571151476 1571151477 1571151478 1571151479

Federopticos Hernani

Federopticos Hernani logotipoa

INFORMAZIOA

Denda bat baino gehiago da Federopticos Hernani optika. Batetik, salgai dauzka betaurreko graduatuak, eguzkitakoak, eguzkitako graduatuak... Baina bestetik, osasungintza ere lantzen da bertan. Izan ere, mota guztietako probak egiten dituzte, begiaren osasunerako: graduatu, begiaren tentsioa hartu, begiko gaixotasunak aurrez detektatu... Lentilla bereziak adaptatu ere egiten dute, begietako zenbait arazori aurre egiteko; miopia eta keratokonoa frenatu, adibidez.

Horretarako, bezeroei ematen zaien arreta guztiz pertsonalizatua da, komertzio txikia delako. Eta bezero bakoitzaren kasua, espezialista berdinak eramaten du, hasieratik bukaerara.

Gainera, tailer propioa dauka Federopticos Hernanik, eta horrek asko azkartzen du bezeroari ematen zaion zerbitzua. Izan ere, bertan egiten dituzte lente guztien muntaketak, inora bidali beharrik izan gabe. Betaurrekoen moldura aldatzeko, adibidez, ordu erdi batean egiten dute, eta horrela, bezeroa ez da betaurrekorik gabe geratzen, egun batzuetan.

Astelehenetik ostiralera, optika zabalik daukate 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30etara. Eta larunbatetan, goizez egoten dira bertan, 10:00etatik 13:00etara.

 

HISTORIA

1989an jarri zuen optika martxan Ana Ondarra optiko eta farmazeutikoak. Optika historikoa da, aurrenekoetarikoa izan baitzen, garai hartan Optica Hernani izenarekin sortu zena.

Hiru oktometristak egiten dute lan bertan, Rociok, Eiderrek eta Edurnek, eta Maribelek hartzen ditu bezeroak, bere beharrei erantzuteko.

Urteetako esperientzia daukate bidelagun, bezeroei arreta onena eskaintzeko. Eta tailer propioa izateak, ezagutza askoz ere zabalagoa ematen die, lenteen eta produktuen inguruan. Gainera, urtero jasotzen dituzte ikastaroak, Federopticosen eskutik, betaurrekoen modari eta azken berrikuntzei buruz. Horrela, herrikoa eta txikia izanda ere, ezagutza aldetik puntakoa da Federopticos Hernani.

Kokapenaren mapa