El caserio

https://https://kronika.eus//gida/elcaserio
El caserio Izpizua Kalea, 9.
Hernani
Tel.: 943 55 00 24
El caserio

INFORMAZIOA

Izpizua kalean dagoen El Caserio garagardotegiak hamaika garagardo edateko aukera eskaintzen du. Bertako zein nazioarteko garagardo aukera zabala dute; rubiak, beltzak, tostatuak, lupulo asko edo gu­txikoak... Ahosabai kritikoenak gustura uzteko modukoak guztiak. Dena den, garagardoak ez ezik, konbinatuak ere prestatzen dituzte. Denetariko musika jartzen dute garagardotegian. Garagardo eder baten bueltan, lagun artean biltzeko toki aproposa Hernaniko erdigunean.

Aste egunez 15:30etatik 01:00ak arte dago irekita, berriz, asteburutan 17:00etatik 04:00ak arte.

 

HISTORIA

Gaur egun Eli eta Javi anai-arrebek daramate garagardotegiko martxa. Baina, historia handiko taberna da El Caserio. 1959an ireki zituzten ateak lehenengoz Eli eta Javiren gurasoek. 1991. urtean goitik behera berritu eta anai-arrebek daramate martxa. Familiarteko negozioa da, beraz, Hernaniko El Caserio garagardotegia.

1571150362 1571150360 1571150359911 1571150359 1571150357