Pilates ikastaroak, azarotik aurrera

Julen Borreguero Fernandorena

Irakaslea aurkitzeko zailtasunengatik, aurtengoan ez zegoen pilates ikastarorik Ereñotzuko eskaintzan.

 

Ereñotzuko Auzo Udalak aditzera eman duenez, ikastaroen eskaintzan, pilateseko klaseak kanpoan geratu ziren aurtengoan, «irakaslea aurkitzeko zailtasunengatik». Baina azkenean lortu dute ereñotzuarrek irakaslea aurkitzea, eta azarotik aurrera saioak eskainiko dira, asteazkenetan, goizeko 11:45etatik 12:45etara. Horrela, lehendabizikoa izango da azaroaren lehen asteazkenean, hilaren 4an alegia.

 

Izenematea, bihar arte

Zabalik dago pilates ikastaroan izena emateko aukera, baina bihar da azken eguna hori egiteko. IzeNa emateko Auzo Udalarekin jarri behar da harremanetan, 943 33 70 00 telefono zenbakira deituta. Ikastaroak, bere osotasunean, 76,56 euro balio du. Hori ordainduta, esan bezala, asteazkenero izango dira ordubeteko saioak, azaroan hasi eta ikasturte amaierara arte.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!