'Biziberritu' prozesuaren bilera, bihar goizean

Julen Borreguero Fernandorena

Ereñotzuko espazioei eta auzoak dauzkan beharrei buruzko hausnarketa egingo dute, 10:30etan aretoan.

'Biziberritu' prozesua jarri dute martxan Ereñotzun, auzotarren beharrak eta nahiak ezagutzeko eta, horietatik abiatuta, auzoko espazioen inguruko erabakiak hartzeko. Auzotar guztiei luzatu diete parte hartzeko deia, eta hiru bilera ireki antolatu dituzte, denen artean zehazteko Ereñotzuren etorkizuna.
Bihar bertan izango da aurreneko saioa, goizeko 10:30etatik 12:30etara, Auzo Udaleko aretoan. Azaroaren 21ean eta abenduaren 12an izango dira beste biak, ordu eta toki berean.

Biharkoan, aditzera emango dute zein egoeratan dauden auzoko eraikin eta espazio ezberdinak, jabetzari zein ezaugarriei dagokienez: zentrala, denda, eskola, Auzo Udala, Goikoetxe, taberna, Latxeko fabrika... Horretarako, aldez aurretik egin du lanketa, prozesurako osatu den talde eragileak, Auzo Udaleko eta Olak Auzo Elkarteko bina kiderekin, eta beste bi auzotarrekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!