Udazken Festa, ereñotzuarrek

Beñat Los Arcos Ayerdi

Ohiturari eutsiz, Udazken Festa ospatuko dute gaur ereñotzuarrek, Auzo Udalak eta Olak Auzo Elkarteak antolatuta. Patxikula parke berrian (futbol zelaia zena) izango da, arratsaldeko 17:00etan hasita: gaztain jatea, sagardo dastaketa, patata tortilla lehiaketa, eta trikitixa eta pandero doinuak Tolosa ahizpen eskutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!