Udazken betean, plan ederra izango da Ereñotzun, igande honetan. Hain zuzen, Udazken Festa ospatuko dute auzoan, 17:00etan hasita. Jan-edana eta musika izango dira protagonista, eta horrelakoetan, giro ona ere ez da falta izaten normalean.
Patxikula parke berrian izango da ospakizuna, lehen futbol zelaia zegoen gunean, bolatokiaren ondoan. Euria egiten badu, ordea, frontoira mugituko dituzte jarduerak. Printzipioz, eta iragarpenak dioenez, eguraldia ez dute izango lagun ereñotzuarrek iganderako; ea hobetzen duen ordurako... Ereñotzuko Olak Auzo Elkartea da antolatzailea.
Horrela, ondorengoez gozatzeko aukera izango du ereñotzuarrek, baita inguruko herrietatik bertaratzen direnek ere: gaztain jatea, sagardo dastaketa, patata tortilla lehiaketa eta Tolosa ahizpen emanaldia, trikitixarekin eta panderoarekin.