Aizkora erakustaldia, larunbatean Ereñotzun

Julen Borreguero Fernandorena

Auzoko frontoian izango da, arratsaldeko 18:00etan, eta lehian ariko dira punta-puntako hiru bikote.

 

Hitzordu entretenigarria izango da Ereñotzun larunbat honetan, arratsaldeko 18:00etan hasita, aizkora emanaldia izango baita auzoko frontoian. Emakumezkoen mailako punta-puntako aizkolariak ariko dira lehian.  

Zehazki, lanean ariko dira hiru bikote, aurrez aurre: Malen Barrenetxea hernaniarra eta Nerea Arruti; Oihana Fernandez de Barrena eta Uxue Ansorregi; eta Laiene Pikabea ereñotzuarra eta Irati Astondoa.

Hori gutxi balitz, aizkolariek deskantsatzen duten tarteetan, erakustaldia eskainiko du Ma­ddi Salterain harrijasotzaileak, publikoa ere entretenituta egon dadin tarte horietan.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!