Ostiral honetan jarriko dute Gripearen eta Covid-19aren aurkako txertoa, Ereñotzun. Auzo Udaleko aretoan izango da, goizeko 11:00etatik aurrera, honakoei zuzenduta: 60 urte edo gehiago dituztenei (Covid-19aren kasuan, 70 urtetik gorakoei); gaixotasun kronikoren bat dutenei (diabetesa, BGBK, kardiopatiak...); eta emakume haurdunei.
Txertoa jartzeko, aldez aurretik eman behar da izena, Auzo Udalera bertaratuta edo 943 55 10 00 telefonora deituta. Gaur eguerdiko 13:30ak arte dago horretarako epea.