Bihar hasiko du bere ibilbidea Eli Pagola ereñotzuarrak, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan. Tolosako saioan ariko da, arratsaldeko 17:00etan hasita, Usabal kiroldegian.
Pagolak bertsokide izango ditu Aitor Servier, Amaia Iturriotz, Julio Soto, Oihana Bartra eta Unai Mendiburu, eta Imanol Artola 'Felix' ariko da gai-jartzaile lanetan.
Aurreneko faseko bosgarren saioa izango da biharkoa, gaur bertan jokatuko baita laugarrena Donapaleun, honakoekin: Eneko Lazkoz, Iñaki Viñaspre, Maider Arregi, Oihana Iguaran, Saioa Alkaiza eta Sarai Robles.
Datorren asteburuan izango dira fase honetako azkeneko saioak. Larunbatean, Gotaine-Irabarnen ariko da Andoni Rekondo hernaniarra. Eta igandean, Agurainen dauka hitzordua Agin Laburu astigartarrak.