Zabalik dago izenemate epea, Ereñotzun, ikasturte honetan eskainiko dituzten lau ikastaroetarako: yoga, yoga kundalini, entrenamendu funtzionala eta 60 urtetik gorakoentzako zumba izango dituzte aukeran auzotarrek. Irailaren 21era arte apuntatu daiteke, internet bidez ereinotzu.eus webgunean, edota Auzo Udalean bertan.
Plazak mugatuak izango dira, eta dagoen tokia baino jende gehiago apuntatzen den kasuetan, zozketa egingo dute. Era berean, beharrezkoa izango da gutxieneko lagun kopuru batek izena ematea, taldea osatu ahal izateko. Aurrematrikularen arabera erabakiko dute ikastaroak aurrera egiten duen ala ez.
Kasu guztietan taldea osatuko delakoan, ikasturte osokoak izango dira denak, urritik ekainera bitarte. Taulan ageri diren prezioak kurtso osokoak dira.
EREÑOTZUKO IKASTAROAK 2026-2027
YOGA
Astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 18:30etara.
Prezioa: 233,95 euro.
YOGA KUNDALINI
Astelehen eta asteazkenetan, 18:30etatik 20:00etara.
Prezioa: 233,95 euro.
ENTRENAMENDU FUNTZIONALA
Astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 19:00etara.
Prezioa: 155,58 euro.
ZUMBA +60
Astearteetan, 10:00etatik 11:00etara. Prezioa: 76,56 €.
Ikastaro guztiak izango dira urritik ekainera bitartekoak. Izenematea, irailak 11-21.