Auzozaintzari buruz saio informatiboa, asteartean

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko uztailaren 10a

Ereñotzuko Auzo Udaleko aretoan izango da, goizeko 11:00etan. Adinekoei zuzendutako programa da.

 

Auzozaintza sare publiko-komunitarioaren programari buruzko saio informatiboa eskainiko da datorren asteartean, uztailaren 14an, Ereñotzuko Auzo Udaleko aretoan, goizeko 11:00etan. Hernaniko Udalak, Auzozaintzak, Ereñotzuko Auzo Udalak eta Hernani Burujabek bultzatu dute, eta adinekoei zuzendutako programa da, zaintza komunitarioak sustatzen dituena, bizilagunen arteko harreman sareak sortu nahian.

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, auzozaintza@hernani.eus helbide elektronikora mezua bidaltzeko aukera dago, baita 688 81 69 43 telefono zenbakira deitzekoa ere.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!