San Antoniotako errifa saritua, 0551

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko ekainaren 16a

Giro ederrean ospatu dituzte San Antonio jaiak Ereñotzun, hiru egun potenterekin; eta festa giroaz gozatu duen norbaitek, beste poz bat ere hartuko du. Izan ere, jaiei bukaera emateko egin zuten, ohi bezala, errifaren zozketa: 0551 zenbakia izan da saritua. Gainerakoek, bizitakoak gogora ekarrita izango dute zerekin gozatua orain: kronika.eus webgunean daude San Antoniotako argazki sortak eta bideoak.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!