Dantza eta sagardoa Ereñotzun, San Antonioen igande goizean

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko ekainaren 14a

Giro eguzkitsu bezain beroa izan dute gaur goizean ereñotzuarrek, San Antonioen azkeneko egunean. Ttarla dantza taldeko gaztetxoek emanaldia eskaini dute frontoian, eta esfortzua saritzeko, pintxoak eta freskagarriak izan dituzte ondoren. Nagusiek, haien partetik, beroari sagardoarekin eta pintxoekin egin diote aurre.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!