Herri kirol saio ikusgarria, San Antonio egunez

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko ekainaren 13a

Lehia estua eta ikuskizun ederra eskaini dute, bakarka zein binaka, sei kirolariek. Aizkoran, Igoin eta Laiene Pikabea anai-arreba ereñotzuarrei azkeneko kolpeetan egin die ihes garaipenak, Oihana Fernandez de Barrenaren eta Unai Etxeberria 'Osinalde'ren kontra, bikotekako lehia nagusian. Harrijasotzen, berriz bakoitzak bere lanak bikain egin ondoren 'pike' azkarra jokatu dute Malen Morandeira eta Beñat Telleria urnietarrek, bolarekin. Bertso saio bikoitzarekin borobildu dute eguerdia Eli Pagolak eta Andoni Egañak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!