Tapia eta Leturiaren kontzertua gaur gauean, San Antonioen preludio

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko ekainaren 5a

Gaueko 22:00etan hasiko da kontzertua frontoian, eta mus txapelketa izango da bihar Ur Mia elkartean.

 

Ekainaren 12tik 14ra ospatuko dituzte San Antonio jaiak Ereñotzun, baina aurretik izango dira bi jarduera, motorrak berotzeko, gaur eta bihar. Gaurko, Tapia eta Leturia musikari ezagunen kontzertua antolatu dute, talde majo batek lagunduta. Gaueko 22:00etan hasiko da, frontoian, eta doakoa izango da sarrera.

Bihar, berriz, Mus Txapelketaren 39garren edizioa jokatuko dute Ur Mia elkartean, arratsaldeko 16:30etan hasita.

Horien ondotik, datorren os­tiralean hasiko dira festak Ereñotzun. Txirritako ikasleen jaialdia izango da 15:00etan, eta jolasak eta merienda segidan, Katiluzar Guraso Elkarteak antolatuta. 20:00etan botako dute txupinazoa, Auzo Udaleko ordezkariek eta izandakoek, jaiei hasiera ofiziala emateko.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!