Pasillo bat antenara bidean, sorbalda gainean hartutako urdaiazpikoa eta lehertutako kronoa

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko ekainaren 1a

Ereñotzuko Mendi Lasterketan marka ikaragarria jarrita nagusitu zen Anartz Artola hernaniarra mutiletan, eta Luzia Urkiola gabiriarrak estu irabazi zuen nesketan, beste behin sekulako giroa izan zuen proban.

«Oilo-ipurdia jarri zait antenara igotzen! Pasillo ederra osatu dute ikusleek!», aitortu zuen korrikalari batek baino gehiagok, Ereñotzuko Mendi Lasterketa bu­katuta. Jendetza elkartu zen Larre Gaindik Akolara bidean, zatirik gogorrenean partehartzaileei animoak emateko; eta jendetza bildu zen auzoan bertan ere. Primerako giroa izan zuen lasterketaren 14garren edizioak, eta aurtengo proba markatuko duten hainbat gertaera.

Nabarmenena, akaso, krono­metroa lehertuta lortu zuela ga­raipena Anartz Artola herna­niarrak mutiletan. Aurreneko metrotik utzi zituen denak atze­an, Ander Amonarriz izan ezik; baina hark ere amore eman behar izan zuen Akola inguru­an. 58 minutu eta 40 segundutan, inork hobetzen oso zaila izango den marka jarri zuen Artolak. Amonarrizek berak eta Iñigo Leizak osatu zuten podium erabat hernaniarra.

Anartz Artola eta Ander Amonarriz, ziztu batean Akolan gora.
 

Nesketan, berriz, oso oso estua izan zen lehia. Segundu gutxiko tartean izan ziren Luzia Urkiola gabiriarra eta Beatriz Males lezoarra proba osoan, eta elkarrekin iritsi ziren azken kilometrora. Urkiolak azkeneko estutuan utzi zuen atzean lehiakidea, garaipena lortzeko. Miren Unzu­eta hernaniarrak osatu zuen podiuma, hirugarren.

Baina irabazleek baino zalaparta haundiagoa sortu zuen Xabat Pagola ereñotzuarrak, helmugaratu zenean. Eta ez auzoko lehenengoa izateagatik, sorbalda gainean opari ederra zeramalako baizik. Artola errekor bila abiatu bazen, Pagola urdaiazpiko bila atera zen itsu-itsuan, eta baita topatu ere, antolakuntzak Urdaburuko itturri naturalaren gainean ezkutatu zuena. Laugarren iritsi zen bertara, eta 11garren posturaino atzeratu zuen urdaiazpikoaren zazpi kiloko kargak, baina txoria baino kontentuago bukatu zuen.

Xabat Pagola, urdaiazpikoarekin helmugara iristen.
 

Partehartzaileek primerako eguraldia izan zuten 11,75 kilometroko ibilbide gogorra osatzeko, eta 188 korrikalarik lortu zuten Ereñotzuko frontoiko hel­mugara iris­tea. Horietatik ge­hi­engo oso zabala izan ziren Urumea bailarakoak, 121 guztira: 108 hernaniar, zazpi ereñotzuar eta sei astigartar.

Haien aurretik, 40 haur inguruk piztu zuten giroa Ereñotzun, beraien probarekin. Ziztu batean osatu zuten ibilbidea auzoan.

 

EREÑOTZUKO MENDI LASTERKETA 2026 - SAILKAPENA

*Negritaz, Urumea bailarako partehartzaileak

1 Anartz Artola 58:40

2 Ander Amonarriz 1:02:54

3 Iñigo Leiza 1:07:24

4 Luken Urtxegi 1:08:58

5 Emaitz Artola 1:10:32

6 Lur Ocon 1:11:36

7 Julen Goikoetxea 1:11:55

8 Jon Murua 1:12:02

9 Xabier Aizpurua 1:14:09

10 Ander Perez 1:14:40

11 Xabat Pagola 1:15:18

12 Xuban Iturrioz 1:15:27

13 Xabier Sanchez 1:16:07

14 Julen Gaz 1:16:18

15 Igor Agirre 1:16:26

16 Mikel Artola 1:17:06

17 Ekain Nogueira 1:17:26

18 Iñaki Loinaz 1:17:39

19 Ivan Sorondo 1:17:53

20 Gaizka Sarasola 1:18:15

21 Xabier Lekuona 1:18:20

22 Mikel Rubio 1:19:02

23 Anartz Elosegi 1:20:08

24 Ander Zubillaga 1:20:33

25 Alain Gartzia 1:20:59

26 Iñaki Gorrochategui 1:21:08

27 Mikel Iruretagoyena 1:21:14

28 Beñat Ormazabal 1:21:59

29 Aitor Zabaleta 1:22:00

30 Ander Goikoetxea 1:22:11

31 Joanes Etxabe 1:22:29

32 Axier Lopez 1:23:29

33 Aitor Grande 1:23:33

34 Iker Marcos 1:23:37

35 Eneko Ortiz De Luzuriaga 1:24:23

36 Urtzi Ugarteburu 1:24:50

37 Oier Albo 1:25:23

38 Sergio Fernandez 1:25:24

39 Ibai Alustiza 1:25:25

40 Igor Miner 1:25:26

41 Manuel Fraga 1:25:28

42 Urtzi Olazabal 1:26:02

43 Aingeru Zuriarrain 1:26:02

44 Gorka Valcarlos 1:26:20

45 Egoitz Peñagarikano 1:26:30

46 Angel Vazquez 1:26:33

47 Manex Iradi 1:26:34

48 Jon Lertxundi 1:26:48

49 Unai Persona 1:26:50

50 Axel Sanz 1:26:53

51 Ibai Zubeldia 1:27:16

52 Jakes Elizegi 1:27:23

53 Oskar Gaskon 1:27:24

54 Ekhi Usarralde 1:27:50

55 Luzia Urkiola 1:27:53

56 Iñaki Goldarazena 1:27:53

57 Luken Zinkunegi 1:28:09

58 Xabier Ezponda 1:28:16

59 Ekaitz Lukanbio 1:28:25

60 Beatriz Males 1:28:27

61 Hilario Cordero 1:28:29

62 Ibai Garmendia 1:28:37

63 Iñigo Artola 1:28:53

64 Unax Pagola 1:29:30

65 Kepa Mijangos 1:29:37

66 Aiur Usarralde 1:29:50

67 Telmo Zabalza 1:29:50

68 Alex Ugalde 1:30:11

69 Ales Ganzarain 1:30:31

70 Jon San Sebastian 1:30:35

71 Telmo Soto 1:30:39

72 Mikel Baleztena 1:30:44

73 Ander Landaberea 1:30:52

74 Iker Zurutuza 1:30:56

75 Xabat Alonso 1:30:57

76 Paul Jimenez 1:30:58

77 Ibon Zubillaga 1:31:20

78 Julen Elizegi 1:31:21

79 Iker Sevillano 1:31:42

80 Asier Gutierrez 1:32:08

81 Ekaitz Cisneros 1:32:47

82 Danel Iriondo 1:33:01

83 Jorge Marcos 1:33:02

84 Nelson Álvarez 1:33:17

85 Mikel Imaz 1:33:26

86 Ekhi Jauregi 1:33:36

87 Joxeba Valero 1:33:39

88 Asier Pagola 1:33:59

89 Miren Unzueta 1:34:01

90 Iñaki Burutaran 1:34:07

91 Aner Miner 1:34:10

92 Joxerra Hernandez 1:34:11

93 Aritz Goikoetxea 1:34:17

94 Unai Urraca 1:34:57

95 Asier Pedrosa 1:35:07

96 Irati Urruzola 1:35:11

97 Oier Orcolaga 1:35:14

98 Andoni Iparragirre 1:35:32

99 Aitor Irisarri 1:35:32

100 Ane Lopez de Arregui 1:35:32

101 Aitor Urkia 1:35:55

102 Aitor Erize 1:36:01

103 Unai Iglesias 1:36:08

104 Peru Ormazabal 1:36:32

105 Unai Presedo 1:36:51

106 Andoni Arnes 1:37:03

107 Ainhoa Jauregi 1:38:02

108 Jon Ander Urdalleta 1:38:13

109 Julen Murillo 1:38:48

110 Idoia Mangas 1:39:11

111 Iker Izaguirre 1:39:15

112 Gari Albizu 1:39:32

113 Anartz Mendizuri 1:39:34

114 Jokin Apezetxea 1:39:34

115 Jon Etxegoien 1:40:20

116 Katixa Goikoetxea 1:41:06

117 Manu Mendizabal 1:41:10

118 Iñaki Gurrutxaga 1:41:14

119 Asier Garzia 1:41:15

120 Aitor Aiestaran 1:41:15

121 Jon Ander Agirrezabala 1:41:16

122 Jokin Lukas 1:41:46

123 Jadir Silva 1:42:35

124 Joseba Arribas 1:44:01

125 Haritz Arrieta 1:44:05

126 Mikel Marin 1:44:25

127 Jon Harto 1:44:36

128 Iñigo Olasagasti 1:44:43

129 Eider Garro 1:45:30

130 Onintza Odriozola 1:45:35

131 Julen Ormazabal 1:46:47

132 Mikel Leiza 1:46:50

133 Ivan Moreira 1:47:11

134 Jon Leiza 1:47:20

135 Alex Ruiz de Larrinaga 1:47:33

136 Aitor Iraola Zapiain 1:47:45

137 Ane Udabe 1:47:49

138 Xabier Udabe 1:47:49

139 Iker Gomez 1:47:50

140 Eneko Ugalde 1:48:05

141 Mario Montesinos 1:48:35

142 Iñaki Ruiz de Larrinaga 1:48:51

143 Ibai Ruiz de Larrinaga 1:48:53

144 Ander Torres 1:48:53

145 Enara Louvelli 1:48:54

146 Alba Menendez 1:48:54

147 Mikel Álvarez 1:49:00

148 Iñaut Zabala 1:49:14

149 Imanol Etxabe 1:49:15

150 Ander Lertxundi 1:49:23

151 Aitzol Larrañaga 1:49:23

152 Gurutz Agirresarobe 1:49:23

153 Olaia Aguilar 1:50:03

154 Urtzi Olano 1:50:20

155 Ane Garcia 1:50:53

156 Iker Eizmendi 1:52:15

157 Iñaki Eizmendi 1:52:15

158 Xabier Larrauri 1:52:42

159 Iñigo Gonzalez 1:52:48

160 Danel Manterola 1:53:43

161 Aiert Lareki 1:53:43

162 Ainhoa Martinez 1:53:58

163 Judit Hoyos 1:54:12

164 Jon Esnaola 1:55:20

165 Aritz Bengoetxea 1:55:50

166 Mikel Ortiz 1:57:04

167 Unai Cano 1:57:06

168 Eneko Martinez de Morentin 1:57:06

169 Simon Altuna 1:58:11

170 June Montero 1:58:21

171 Nerea Iraola 1:58:21

172 Maite Garmendia 1:58:21

173 Irati Montero 1:58:21

174 Estitxu Aldeiturr. 1:58:21

175 Aitzol Ariztimuño 1:59:37

176 Alfonso Miguel 2:01:01

177 Lore Hijar 2:02:02

178 Eneritz Alkorta 2:02:02

179 Sara Ferreira 2:05:10

180 Izar Azkoaga 2:05:10

181 Kristina Zuza 2:08:51

182 Naroa San Miguel 2:08:51

183 Montse Garmendia 2:09:15

184 Garazi Uranga 2:12:35

185 Iñigo Uranga 2:12:35

186 Irune Erauskin 2:16:10

187 Erlaitz Iriarte 2:16:10

188 Aitor Iraola Rodriguez 2:30:02

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!