Bihar azken eguna, jaietarako kartel lehiaketarako

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko maiatzaren 17a

Amaitzear da San Antonio jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko epea, bihar baita lanak bidaltzeko azken eguna. Ereñotzuko Auzo Udalean entregatu edo bertara posta arruntez bidali behar dira lanak, paperean eta digitalki, formatu bertikalean. 100 eurokoa da saria.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!