Atsolorra gaur, ereñotzuar berrien ongietorria gisa

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko maiatzaren 17a

Gaur egingo dute Atsolorra Ereñotzun, auzotar berriei ongietorria emateko, Olak Auzo Elkarteak eta Auzo Udalak antolatuta. Ohi bezala, aurreko urtean jaiotako ereñotzuarrei eskainiko diete saioa; kasu honetan, 2025ekoei. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da, Auzo Udaleko aretoan, eta musikarekin, bertsoekin eta meriendarekin emango diete ongietorria. Aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!