Iristear da 2025ean jaiotako ereñotzuarrei ongietorria egiteko Atsolorra. Igandean izango da, maiatzaren 17an, Auzo Udaleko aretoan, eta 17:00etan hasiko da. Auzoan erroldaturik daudenei ez ezik, Ereñotzurekin lotura duten familiei ere luzatu zaie gonbitea. Horiek, informazio gehiago jasotzeko edota izena emateko, 943 55 10 00 telefono zenbakira deitzeko edo ereinotzu@ereinotzu.eus helbidera idazteko aukera dute. Aurtengoan ere musikak, bertsoek eta meriendak osatuko dute ekitaldia. Aldibereko itzulpena ere egongo da.
Ohitura zaharra da Atsolorra, beste urte batez bizirik jarraituko duena. Garai batean, Ereñotzun haur bat jaiotzen zenean, auzoko emakumeak joaten ziren ama bisitatzera, jaioberria bataiatu ondoren. Merienda eskaintzen zien berak, eta hizketan aritzen ziren bitartean. Ohitura bere horretan galdu zen arren, 2012an berreskuratu zuten, gaur egun ezagutzen dugun formatuarekin; hau da, aurreko urtean jaiotako umeei egiten zaien ongietorriarekin.