Txartelak salgai, 60 urtetik gorakoen irteerarako

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko maiatzaren 13a

Ereñotzuko 60 urtetik gorakoentzako irteerara joateko txartelak eskuratzeko azken eguna da ostirala. Txartelak Auzo Udalean erosi behar dira, eta 40 euro balio dute. Maiatzaren 23an abiatuko dira parte hartzaileak Ereñotzuko markesinatik, 09:30etan. Lesaka eta Arantza bisitatu ondoren, 17:00etan egingo dute buelta.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!