60 urtetik gorakoentzat beste irteera bat antolatu du Olak Auzo Elkarteak eta Ereñotzuko Auzo Udalak, maiatzerako. Hilaren 23an izango da, eta Lesakara eta Arantzara joango dira.
Goizeko 09:30etan abiatuko dira, autobusa Ereñotzuko geltokian hartuta; eta Lesaka bisitatuko dute aurrena. Ondoren, San Juan Xar iturria eta ermita ikusiko dituzte, eta Arantzara igoko dira azkenik. Bertako aterpetxean bazkaldu, eta 17:30etan bueltatuko dira Ereñotzura.
Txartelak 40 euroan, maiatzaren 15era arte
Irteeran parte hartu nahi duenak, aldez aurretik eskuratu beharko du txartela. 40 euroan daude salgai, Auzo Udalean; eta maiatzaren 15era arte izango da erosteko aukera.