Martxan da San Antonio jaietako kartel lehiaketa, eta maiatzaren 18ra arte aurkeztu daitezke lanak

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko apirilaren 9a

Ttarlako dantzariak, joan den urteko San Antonio jaietako emanaldian.

Auzo Udalean entregatu edo bertara posta arruntez bidali behar dira kartelak, paperean eta formatu digitalean. 100 euroko saria izango da.

 

Kartel lehiaketa jarri dute martxan Ereñotzun ere, aurtengo San Antonio jaietako kartela zein izango den erabakitzeko. Maiatzaren 18ra arte izango da pro­posamenak aurkezteko epea.

Jasotako lan guztien arte­an bat au­keratuko du epaima­hai­ak, eta 100 euroko saria eskuratuko du irabazleak. Olak Auzo Elkartearen jabetzan geratuko da saritutako lana.

Ereñotzuko Auzo Udalean en­tregatu beharko dira lanak, bertara eramanda edo posta arruntez bidalita, honako helbidera: Ereñotzuko Auzo Udala, Ereñotzu 2, kultur etxea, 20128 Hernani.

Lanak paperean eta formatu digitalean, kartazal itxi batean

Paperean zein formatu digitalean aurkeztu behar da kartela, koloretan, edozein modalitate artistikotan. Kartazal itxi batean aurkeztu behar dira lanak, eta horren barruan sartu beharko da beste kartazal itxi bat, egilearen datuekin: izen-abizenak, helbidea eta telefonoa.

12 zentimetroko zabalera eta 32 zentimetroko altuera izan beharko du kartelak, eta bertan, derrigorrez azaldu beharko dute honakoek: 'San Antonio Jaiak', 'Ereñotzu' eta '2026'.

Larunbatarekin tokatuko da San Antonio eguna aurten, ekainaren 13a; eta asteburu hori luzatuta ospatuko dituzte aurten­go jaiak ereñotzuarrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!