Ibilaldi inklusiboa egingo da apirilaren 18an, Ereñotzun

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko martxoaren 31

Ibilaldi inlusiboa, Upsala Senderismo elkartearen eskutik.

Upsala Senderismo elkarteak antolatu du, «pertsona guztiek mendiaz gozatzeko aukera izan dezaten».

Ibilaldi inklusiboa antulatuko du Upsala Senderismo elkarteak Ereñotzun, apirilaren 18an. Xedea argi eta garbi azaldu dute; «pertsona guztiek mendiaz gozatzeko aukera izatea, euren gaitasunak edozein direla ere». 

Ekimen hau zuzenduta dago desgaitasun fisikoa, sentsoriala edo kognitiboa duten pertsonei, familiei eta inklusioan oinarritutako esperientzia batean parte hartu nahi duten mendizale guztiei. Ibilbidea irisgarritasuna eta segurtasuna bermatzeko diseinatu da, eta boluntarioen laguntza zein baliabide egokituak izango ditu.

«Jarduera kirol hutsetik harago doa»; izan ere, «elkartasuna, talde-lana eta aukera berdintasuna» sustatzea du helburu. Horrela, natura «guztientzako topagune» bihurtzen da, inor atzean utzi gabe.

Upsala Senderismo klubetik adierazi dutenez, halako «ekimenak ezinbestekoak dira mendia gero eta irisgarriagoa eta irekiagoa izan dadin», pertsona guztientzat.

Parte hartzeko izena ematea nahitaezkoa da, upsalasenderismo.com webguneko 'Inclusiva Ereñozu' atalean dagoen inprimakia betez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!