Zabalik da Ereñotzuko uztaileko udalekuetan izen-emateko epea. Auzo Udalean egin daiteke, baita online bidez ereinotzu.eus webgunean ere, eta apirirlaren 13a da azken eguna.
Udalekuen lehen eguna uztailaren 1a izango da, eta azkena hilaren 30a. 2014-2023 urteen artean jaiotako umeei dago bideratua. Astelehenetik ostiralera izango da, 09:30etatik 13:00etara bitartean.
Matrikularen prezioa 110,93 eurokoa da, eta hobariak eskatzeko aukera dago.