Igoin Pikabeak ezin izan zuen larunbateko binakako aizkora apustua irabazi

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko martxoaren 25a

Igoin Pikabea ereñotzuarra, binakako aizkora apustuan

Bere kide den Unai Etxeberriarekin batera, Jon Erdoiza eta Aritz Oiarbide lehengusu sakandarren aurka galdu zuten Zumarragan, pasa den larunbatean.

Igoin Pikabea ereñotzuarrak eta bere kide den Unai Etxeberriak ezin izan zuten irabazi pasa den larunbatean izandako binakako aizkora apustua. Jon Erdoiza eta Aritz Oiarbide lehengusuek eraman zuten saria, 20 kanaerdikoak mozteko 39 minutu baino ez zituzten behar izan, bikote gipuzkoarrak baino 2 minutu gutxiago, alegia. 

Egun batzuk pasa direla eta, «lasaiago» dago Pikabea urduritasunari dagokionez. Apustuaren aurreko egunetan «urduritasuna kontrolatzeko zailtasunak» izan zituen ereñotzuarrak, «zerbait berria» baitzen berarentzat. Hala ere, hurrengo apustuei begira, lehenengo horretan izandako porrotak ikasteko balio izan diola esan du aizkolari gazteak. Irabazi izan ezinaren ondorioz, «penarekin» dago Pikabea, baina baita egindako lanaz, bizitako esperientziaz eta sentitu duen babesaz harro ere. 

Egunean bertan «apustuak izandako arrakasta» ere nabarmendu du ereñotzuarrak: «Jende asko etorri zen, frontoia jendez gainezka zegoen, eta sekulako babesa sentitu nuen. Oraingoan galtzea suertatu da, baina aurrera jarraitzeko gogoz gaude, eta espero dut askotariko aurrena izatea». 

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!