Berriro elkartzeko zita apirilerako, Fagollagako ikasle ohiek

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko martxoaren 7a

Aurten ere jarri dute bazkari baten bueltan elkartzeko hitzordua, Fagollagako eskolako ikasle izan zirenek. Apirilaren 26rako jarri dute hitzordua, 14:00etan Oianume jatetxean; eta bazkaria antolatu eta lekua hartzeko, aldez aurretik eman beharko da izena. Horretarako epea apirilaren 5era arte zabaldu dute, ondoko telefonora deituta: 676 837 910. Bosgarren aldia izango dute aurtengoa, 2002an, 2019an, 2023an eta 2025ean bildu baitziren aurretik, mahaiaren bueltan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!