Azkeneko ondarebidea gaur, barrioan bertan

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko otsailaren 22a

Zita berezia daukate gaur ereñotzuarrek, bukaera emango baitiote azken bi urteetako egitasmo berezienetako bati: zortzigarren ondarebidea egingo dute Ereñotzun bertan, eta ekimeneko azkeneko paseoa izango da. Goizeko 11:00etan elkartuko dira plazan, eta barrioan gora eta behera ibiliko dira, Arriurdinetatik hasi eta Txilibitaraino, bertako etxeen eta bizilagunen istorioak ezagutuz, haien ahotik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!