Otsailaren 22an elkartuko ditu Olak Auzo Elkarteak auzotarrak eta inguruko bizilagunak, azken aldiz, zortzigarren ondarebidea osatzeko.
Inguruko txoko guztiak kuxkuxeatu ondoren emango diote amaiera ondarebideari. Paseo txikiak emanez auzoko ingurua ezagutzeko aukera eman du ondarebideak, bertako herritarren bitartez istorio eta gertakizunen jabe eginez.
Zortzigarren aldi honetan, auzoan bertan egingo dute paseotxoa. Tartean, Arriurdiñeta, Goikoetxe, Airosa, Txokolatenea, Lazkanotarren etxea, Makinetxea, Lonja eta Txilibita bezalako lekuetatik igaroko dira.
Goizeko 11:00etan jarri dute hitzordua, plazan bertan.