Zita bikoitza izango dute Santa Agedako ospakizunek, Ereñotzun. Izan ere, igandean bertan aterako dira Txirrita eskolako haurrak santa eskean, Katiluzar Guraso Elkarteak antolatuta.
Goizeko 09:30etan jarri dute hitzordua eskolako patioan, eta baserriz baserri eta auzunez auzune ibiliko dira. Honakoa da osatuko duten ibilbidea: Pagoaga (10:00), Olazar (10:15), Abillats (11:15), Goiko Lastola (11:30), Epele (11:30), Larre-Gain (12:00), Fagollaga (12:15) eta Ereñotzu (12:45).
Ur Mia elkartean, azkeneko entsaioa bihar
Bigarren hitzordua, ohi bezala, Ur Mia elkartean jarri dute, Santa Ageda bezperarako. Arratsaldeko 16:00etan elkartuko dira otsailaren 4an, santa eskean ateratzeko. Horri begira, bihar bertan egingo dute bigarren eta azken entsaioa: Ur Mian bertan izango da, iluntzeko 19:00etan hasita.