Gaur da barrikotean izena emateko azken eguna

Libe Murua Masid 2025eko abenduaren 14a

Urteroko barrikotea abenduaren 19an egingo du Ereñotzuko Ur-Miak elkarteak. Apuntatu nahi duenak gaur, igandea, izango du azken aukera. Interesa duenak 635716102 zenbakira deitu dezake; elkartean bertan ere apuntatu daiteke. Barrikotea 19an arratsaldeko 20:30etan hasiko da. Elkarrekin batera ondo pasatzeko eta urtea agurtzeko modua izango da, mahaiaren bueltan elkartuz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!