Astelehenean Bola eta Toka Eguna ospatu zuten Lasarten, eta tiraldi bikaina egin zuten Ur Miako bolariek. Ibon Miner bigarren postuan geratu zen, Josu Lasa irabazlearekin berdinduta, 44 brilarekin; Mikel Arroio izan zen hirugarren sailkatua, 42 brila botata; eta laugarren geratu zen Aner Miner, hau ere 42 brilarekin.
Tiraldiaren ondoren, Joxan Nimtes eta Iosu Lasa omendu zituzten.