Barrikoterako izena eman daiteke

Kronika - Erredakzioa 2025eko abenduaren 2a

Abenduaren 19an izango da eta izena abenduaren 14ra arte eman daiteke 635 716 102 telefono zenbakian edota elkartean bertan.

 

Ereñotzuko Ur-Mia elkartean urteroko barrikotea abenduaren 19an egingo dute, 20:30etatik aurrera, eta dagoeneko izena eman daiteke. Horretarako azken eguna abenduaren 14a izango da. 

Izena emateko bi bide daude. 635 716 102 telefono zenbakira deituta egin daiteke eta Ur-Mia elkartean bertan ere apuntatu daiteke barrikoteaz gozatu nahi duenak. Gabonak gainean direla aprobetxatuz, festa giroari hel­duko diote Ereñotzuko auzotarrek, maha­ia­ren bueltan elkartu, eta ondo pasatzeko beste urte batez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!