Ereñotzuko auzotarrak txundituta geratuko dira gaur arratsaldean, Alain Zulaikaren bixitarekin. Olak auzo elkarteak antolatuta, Alain Zulaika magoak ikuskizuna lehenik, eta ondoren, ikastaroa eskainiko ditu gaur.
Ikuskizun familiarra izango da lehenik, 16:30etan hasita, Ereñotzuko Auzo Udaleko areto nagusian. Ondoren, 17:30etan hasiko da ikastaroa, eta hau LH 1 mailatik gorako haurrentzako izango da. 9 urtetik beherakoak heldu batez lagunduta egon beharko dute.
Ikastaroan parte hartzeko izena emanda egotea ezinbestekoa izango da, aforoa mugatua baita.