Ereñotzuko Auzo Udaleko lokala magiaz beteko da igande honetan. Alain Zulaika magoak ikuskizun familiarra eta ikastaroa eskainiko ditu, arratsaldeko 16:30etatik aurrera.
Ikuskziunarekin hasiko dute arratsaldea, haurrak eta helduak txundituta geratzeko moduko trukoekin. Hor adi egotea garrantzitsua izango da gaztetxoentzat, ondoren ikasiko dituzten trikimailuak errazago barneratzeko.
Ordubetekoa izango da emanaldiaren iraupena, eta segidan hasiko da ikastaroa. LH1 mailatik gorako haurrek izango dute parte hartzeko aukera, baina 9 urtetik beherakoek heldu baten laguntza izan beharko dute.
Olak Auzo Elkarteak antolatutako jardueran parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea. Horretarako, 688 78 03 56 telefono zenbakira idatzi edo deitu behar da. Bihar izango da apuntatzeko azken eguna.