Magia ikuskizuna eta tailerra, Alain Zulaikak

Beñat Los Arcos Ayerdi 2025eko azaroaren 8a

Alain Zulaika magoa. Argazkia: Jabi Leon / Barren

Datorren igandean eskainiko du ikuskizun familiarra eta baita ikastaroa ere, Auzo Udaleko aretoan.

Magiarekin lotutako bi saio antolatu ditu Olak Auzo Elkarteak Ereñotzun, astebete barru. Alain Zulaika magoaren eskutik, magia ikuskizun familiarra izango da datorren igandean, arratsaldeko 16:30etan hasita, Auzo Udaleko areto nagusian.

Era berean, igandean bertan, magia ikastaroa ere eskainiko du Zulaikak berak. Arratsaldeko 17:30etan izango da, aretoan bertan, Lehen Hezkuntzako lehenengo mailatik gorakoentzat. 9 urtetik beherakoek, heldu baten laguntzaz joan beharko dute. Tailerrean aforo mugatua izango da, eta beraz, izena eman beharko da aldez aurretik. Horretarako, WhatsAppez idatzi behar da 688 780 356 telefono zenbakira, azaroaren 14a baino lehen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!