Alex Ugalde epeletarra, Europako azpitxapeldun

Kronika - Erredakzioa 2025eko azaroaren 7a

Alex Ugalde, artxiboko irudian.

Europa FIPS-MOUCHE arrantza txapelketan lortu du bigarren postua, taldekako sailkapenean, Espainiako selekzioarekin.

 

Alex Ugalde epeletarrak postu bikaina lortu du Europa FIPS-MOUCHE txapelketan. 'Pesca a Mosca' modalitatean bigarren postuan geratu da Espainiako selekzioa, 268.280 puntu eskuratuta, eta horietatik 33.440 Ugaldek berak eskuratu zituen.

Banakako sailkapenean ere nabarmentzeko moduko postuan amaitu du: 30. sailkatua izan da.

Txapelketako irabazlea Frantzia izan zen (315.780 punturekin) eta hirugarren Italiak egin zuen (266.900 punturekin).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!