Gaztain jatea, gaur arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 19a, 00:00

Ereñotzun Udazken Festa izango da gaur. Gaztain jatea eta festa egingo dute plazan eta frontoian, 17:00etatik aurrera. Baina gehiago ere izango du ospakizunak. Auzoko sagardoen dastaketa egingo dute, eta gainera, ez du hutsik egingo patata tortilla txapelketak ere. Edonork hartu dezake parte, bakoitzak bere patata tortilla etxean eginda. Frontoian aurkeztu behar dira, arratsaldeko 17:30ak baino lehen. Jaia girotzeko, Enaitz Alberdi eta Hektor Folk trikitilariek girotuko dute arratsaldea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!