'Iñistorketan' liburua gaur aurkeztuko da

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 15a, 00:00

Iñistorketan liburua gaur Ereñotzun aurkeztuko dute, 19:15etan Auzo Udaleko aretoan; eta Hernanin, hilaren 23an, 19:00etan Biterin. Iñaki Sanz-Azkue biologo hernaniarra, Josu Narbarte arkeologoa, eta Maite Errarte eta Suberri Matelo etnografoak izango dira hizlariak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!