Katiluzar guraso elkarteak bat egiten du bihar Palestinako genozidioaren aurka eta Israelekin harremanak etetearen alde deitutako geldialdiarekin eta irakaskuntzako grebarekin, eta antolatu diren mobilizazioetan parte hartuko dute. Era berean, familia guztiak animatzen dituzte parte hartzera.