Alain Agirre ereñotzuarrak garaipena lortu zuen Aramaioko Rallysprintean, Aitzol Apalantzarekin

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 20a, 00:00

Ingurukoen babesean aritu ziren Agirre eta Apalantza.

19:59 denboran osatu zituzten Aramaioko lau tramoak. Tramokako denborarik onena ere Agirrek eta Apalantzak egin zuten, bigarrenean.

 

Bikote indartsua osatzen dute Aitzol Apalantza pilotuak eta Alain Agirre kopiloto ereñotzuarrak, eta horixe nabarmendu zuten Aramaioko Rallysprintean ere. Skoda Fabia Rally2 kotxearekin, garaipena lortu zuten pasa den asteburuan jokatutako proban. 

Lau tramotan banatutako lehiaketa zen Aramaiokoa, 7.8 kilometrokoa bakoitza. Apalantza eta Agirre izan ziren lau tramoak 20 minuturen azpitik osatu zituzten bakarrak, 19 minutu eta 59 segunduan helmugaratu baitziren. Tramokako denborei dagokienez, lehenengoan izan ezik, aldiro geratu ziren lehenengo postuan, eta bigarrenean sinatu zuten eguneko denborarik onena. Hauxe izan zen emaitza: 1go tramoa 5:09, 2. tramoa 4:54, 3. tramoa 4:59 eta 4. tramoa 4:55. 

Agirre eta Apalantza pozarren agertu ziren proba amaitzerakoan. Lanean jarraitzeko asmoz daude orain, emaitza on gehiago eskuratzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!