Bost ikastaroko sorta prestatu dute Ereñotzun, ikasturte honetarako, urrian hasi eta ekainera bitarte. Honakoak dira ikastaroak: yoga (astearte eta ostegun, 17:00-18:30), yoga kundalini (astelehen eta asteazken, 18:30-20:00), entrenamendu funtzionala (astearte eta ostegun, 18:00-19:00), pilates (astearte eta ostegun, 16:00-17:00), eta 60 urtetik gorakoentzako zumba (astearteetan, 10:00-11:00). Izenematea zabalik dago irailaren 22ra arte, ereinotzu.eus webgunean eta Auzo Udalean. Plazak mugatuak dira, eta jende gehiago apuntatuz gero, zozketa egingo dute. Gainera, horietako bi probatzeko ate irekiak izango dira datozen egunetan: yoga kundalini saioa irailaren 17an, 18:30etan; eta pilates saioa hilaren 18an, 16:00etan.