Ikastaroetan izena eman daiteke

Kronika - Erredakzioa 2025eko irailaren 10a

Atzo ireki zuten izenemate epea, Ereñotzuko ikastaroetan. Hilaren 22ra arte eman daiteke izena, internet bidez, ereinotzu.eus webgunean, ikastaroen atalean. Auzo Udalean bertan ere egin daiteke. Ikastaroak ondorengoak dira: yoga, yoga kundalini, entrenamendu funtzionala, pilates eta zumba +60. Urritik ekainera eskainiko dituzte, eta plazak mugatuak dira. Bestetik, ate irekiak ere antolatuko di. Etzi 11:00etan, 60 urtetik gorakoentzako zumba ikastarorako; irailaren 17an, 18:30etan, yoga kundalini ikastarorako; eta irailaren 18an, 16:00etan, pilateserako. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!